TUTUAK DONEZTEBEKO JOXEPAREN ERAN

Osagaiak

  • Orea egiteko:
  • 450 g irin
  • 20 g azukre
  • 200 g oliba olio
  • 200 g esne
  • 2 limoi azal
  • Gazta-krema maneatzeko:
  • 2,5 kg gazta-krema
  • Litro bat esnegain
  • 400 g azukre
  • 16 arrautza gorringo

Errezeta


Orea egiteko: Oliotan frijitu eta sutatik kanpo utziko ditugu limoi azalak hozten. Azalak gorde eta olio horretan erantsiko ditugu esnea, azukrea eta irina. Ongi nahasi eta oratuko ditugu gai guztiak. Ordu pare batean edukiko dugu orea pausatzen, tutuak egiten hasi aurretik. Latorrizko hoditxoak edo tutuak behar ditugu tutuak prestatzeko; haietan bilduko dugu orea, mehe-mehe zabaldu ondoren. Horrela itxuratu eta gero, oliba olio ugaritan frijituko ditugu tutuak, gorri gelditu arte. Hozten utziko ditugu, barruko zilindroa eskuz eta erre gabe atera ahal izateko. Horra bada nola prestatu eta itxura tutuak.

Gazta-krema maneatzeko: Gaztarekin nahasiko dugu esnegaina. Arrautza gorringoak azukrearekin jo eta aurreko nahasturarekin batuko ditugu ondoren. Labe-erretilu batean zabaldu eta 180º-ko tenperaturan erreko dugu orea 30-40 minutuan. 10 minutuan behin nahasiko dugu orea, zurezko koilara edo zali batez. Orea mamitu denean sumatu orduko aterako dugu labetik. Irabiagailuaren ontzian indar betean xehatu eta gopor batean utziko dugu hozten, leun-leun.

Bukatzeko, tutu frijituak kremaz bete eta azukre-aleekin arrautzeztatuko ditugu. Fruta, txokolate edo karamelu saltsaren batekin aurkeztuko ditugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?