TXURROAK

Osagaiak

  • Litro erdia ur
  • Gatza, ximiko bat
  • 250 g irin, bahetua
  • Oliba olioa

Errezeta


Sutan jarriko dugu ura, gatzarekin. Irakin eta xirripaka isuriko dugu irina edukiko dugun gopor edo ontzi batean, poliki-poliki, txurro-ore mehe leun bat itxuratu ahal izateko. Prest eduki orduko sartuko dugu txurro-maukan, aho kizkurrarekin.

Ugari jarriko dugu olioa berotzen eta kea jarioan hasi orduko hasiko gara txurroak ateratzen, txurro-mauka ertzetik estututa. Ez ditzagun txurro asko batetan bota; zabal-zabal eta ongi frijitu behar dute, eta tenperaturari eutsi behar dio betiere olioak.

Guztiak frijitu ondoan, gainetik azukrea hautseztatu eta hoztu baino lehen jango ditugu txurroak. Ongi gorrituak nahi baditugu, orea egiterakoan 4 koilarakada uren ordez 4 koilarakada esne gehituko ditugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?