Osagaiak
Errezeta
Gopor edo ontzi zabal batean ipiniko ditugu orein haragi puskak, eta haien gainean zabalduko ditugu tipula, baratxuri aleak, azenarioa, basoa kirsch eta ardo beltza. 90 minutuan edukiko dugu guztia hozkailuan. Haien ondoan, isurkari eta barazkietatik bereiziko dugu haragia.
Kazola zabal batean, olio pixar bat isuri eta su bero-beroan gorrituko ditugu orein puskak, ongi xukatuak eta gatza eta piperbeltza emanak. Kolorea hartzen utziko diegu. Ongi gorritu direnean, sua eztitu eta irina erantsiko dugu; beste 3 minutuan edukiko dugu horrela irina, gordin zaporea gal dezan. Haragia beratzen eduki dugun isurkariaz bustiko dugu ondoren dena; sua eztitu eta berehala erantsiko ditugu ura eta pastilla salda. Presio-eltzean egiten badugu, estali eta 50 bat minutuan edukiko dugu. Eltzea normala bada, estali eta 90 bat minutuan edukiko dugu. Gatz-puntua neurtuko dugu.
Haragi puskak zukutik atera eta murrizten utziko dugu salda, pittin bat loditu egin dadin. Ozpina, mutur bat gurin eta, beharrezkoa bada, gatza erantsiko dizkiogu saltsa honi. Piperbeltz ehoa gaineratuko dugu ondoren. Maneaturiko haragi dadoak erantsi eta irakinaldi labur bat emango diegu.
Azkenik, dadotan moztutako hirugiharra eta perretxikoak padera batean elkarrekin salteatu eta irauliko ditugu kazolan, koipea kendu eta gero. Piperbeltzez ongi hornituak salteatuko ditugu, aukeran, gai hauek: jaki hau askoz hobe dago piperbeltza alai bideratzen badugu.