Osagaiak
Errezeta
Otarrainxkak zuritu eta alde batean gordeko ditugu buruak. Gopor zabal batean, eskuz zanpatuko ditugu banan-banan buruak, haietan dagoen zuku pixarra ontzian gera dadin. Otarrainxka egosi zurituak ipiniko ditugu zuku horretan.
Gainerako gaiak erantsi eta maionesa saltsa isuriko dugu ondoren. Ongi nahasi eta gero, entsalada krematsu bat azalduko zaigu, gaiak ongi bereizten zaizkigula. Gatz-puntua zuzenduko dugu ondoren.
Koktel honetarako beste osagai hauek ere erabil ditzakegu: patata egosia, dadotan moztua; abokat umoa, dadotan moztua; pinaburu umoa, dadotan moztua eta erdiko ziri lodi gogorrik gabe. Bestalde, jogurt naturala eta oliba olio birjina ere nahasi ahal izango ditugu maionesarekin. Gustua da kontua.