Osagaiak
Errezeta
Zartagin batean 2 koilarakada oliba olio jarriko ditugu. Berotu dadin utzi. Bero dagoenean ganba gazituak frijitu oliotan; gorritu daitezela baina sobera lehortu gabe. Zartaginetik atera, gainerako olioa isuri eta baratxuriak sartu, pixka bat gorritu daitezen. Su motelean frijitu daitezela, olioak haien zaporea bereganatu dezan.
5 bat minutu iraganik, pasta egosi berria eta xukatua gehitu, eta salteatu dadila pixka batean. Gero ganba salteatu berriak ere bai. Perrexila par-par bota gainetik eta zerbitzatu.
Nahi izanez gero, tomate saltsa pixka bat edo esnegain likidoa nahas diezaiokegu pastari, edo itsaskia ardo zuri edo armagnac pixka batekin salteatu, baina hori gustu kontua da. Bakoitzak erabaki dezala.