Osagaiak
Errezeta
Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko ditugu. Koilara batekin nahasi eta irakiten utzi, 4 minutuz, su motelean. Pasta ur gazi-gazian egosi, oliba olio pixka batekin. Fabrikatzaileak ontzian jarritako jarraibideei segituko diegu, eta pasta behar den bezala dagoela ikusten dugunean, egosia baina tente, ez bigunegi, orduan ura kenduko diogu. Berehalaxe esnegain krematsua eta onddoak ditugun kazolara gehitu eta ongi-ongi nahasi. Gero perrexil xehatua gehituko dugu. On egiten dio, orobat, oliba olio birjinak. Zorrotada eder bat erantsiko dugu, betiere jan behar dutenen gustuari kasu eginez.