Osagaiak
Errezeta
Zartagin batean 2 koilarakada oliba olio jarriko ditugu. Berotu dadin utzi. Bero dagoenean txipiroi gazituak frijitu oliotan; gorritu daitezela baina sobera lehortu gabe. Hori dena su bizi-bizian egin behar da, ahalik denbora laburrenean, txipiroiak gogor eta gomatsu gelditu ez daitezen. Beharrezkoa balitz, bizpahiru txandatan egin. Bukatzerakoan, zartaginetik atera baino lehentxeago, baratxuri xehatua gehitu, pixka bat nahasi eta bertara bildu tomate saltsa, goxo-goxoa geldi dadin dena.
Orduan pasta egosi berria eta xukatua gehitu, eta salteatu dadila pixka batean. Gero perrexila par-par bota gainetik eta zerbitzatu.
Nahi izanez gero, tomate saltsa pixka bat edo esnegain likidoa nahas diezaiokegu pastari, edo txipiroia ardo zuri edo armagnac pixka batekin salteatu, baina hori gustu kontua da. Bakoitzak erabaki dezala.