GORRINGO NAHASKIA

Osagaiak

  • Gorringo salteatuak, 600 g
  • Oliba olio pixka bat
  • 8 arrautza
  • Gatza
  • Perrexil xehatua
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Gorringoak berotzen jarriko ditugu kazola zabal batean edo zartaginean, olio pixka batekin, baina kontuz, ez daitezela itsatsi hondoan. Arrautzak jo eta sutan dauden gorringoen gainera irauli, eta etengabean nahasi. Gatzik behar ote duen probatu eta krematsu dagoenean erretilu batera atera. Perrexil xehatua bota par-par, gainetik.

Ur-bainua da nahaski bat egiteko modu hoberena, krematsu gera dadin. Saiatu eta ohartuko zara nola gelditzen den, zaporea ere bikain. Edozein nahaski egiten ari garenean, azkenean gurin pixka bat edo esnegain likido pixka bat gehitzen badugu, goxoago gelditzen da, leunago Marilynen sedazko galtzerdiak baino.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?