GORRINGOAK SALTEATUTA

Osagaiak

  • Gorringo garbiak eta puska koxkorretan moztuak, kilo bat
  • 6 koilarakada oliba olio
  • Baratxuri ale bat, txiki-txiki egina
  • Perrexil xehatu pixka bat
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Kazola batean, su bizian, olioa jarriko dugu. Gorringoak gehituko ditugu, gatz pixka batekin, eta frijitu daitezela poliki, eragiteari utzi gabe, ongi txigortuak daudela ikusi arte. Gorringoak heze egon eta ur asko askatzen badute, ura lurruntzen utzi behar dugu, murriztu dadila dena, gorringoak lehor gelditzeko, eta batik bat, itxura lingirdatsua ez izateko. Etxekoandreek esaten dutenez, gorringoa zukua desagertu denean dago egina, olioa garbi dagoenean.

Gorringoak sutatik kendu baino minutu batzuk lehenago, baratxuri txikitua gehitu, eta gatzik behar ote duen begiratu. Zerbitzatzerakoan, perrexila jarriko diegu, par-par boteaz gainetik.

Ziza hau oso lurrintsua den arren, batzuek ez dute baratxuriarekin prestatzen. Gustu kontua da betiere.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?