Beharrezkoak
Errezeta
Estimu handiko eta prezio altuko perretxikoak dira gorringoak. Horrexegatik garbitu behar dira txukuntasun handienaz. Sekula ez ditugu uretan sartuko garbitzeko. Labana txiki zorrotz batez kenduko diegu oinarrian itsatsirik ageri duten lurra edo hondarra, mami gehiegirik erauzi gabe. Ile itxiko eskuila batez ere egin dezakegu hori. Uretan hezaturiko zatar baten laguntzaz garbituko ditugu ondoren txapelak, itsatsirik daramaten zikinkeria kentzearren. Zizta zorrotz batez erretiratuko ditugu perretxikoari itsatsitako hosto eta adaxka txiki guztiak eta moztu ere egingo ditugu gure ustez usteldurik edo harrek nahiz bestelako animaliek janik dauden alde guztiak.
Lana errazagoa izan dadin, zurtoinak eta txapelak bereizi ahal izango ditugu, erosoago jarduteko. Puntu honetatik aurrera, gorringoak erabiliko diren errezeten aginduak beteko ditugu.