Osagaiak
Errezeta
Onddoak berotzen jarriko ditugu kazola zabal batean edo zartaginean, olio pixka batekin, baina kontuz, ez daitezela itsatsi hondoan. Arrautzak jo eta sutan dauden onddoen gainera irauli, eta etengabean nahasi. Gatzik behar ote duen probatu eta krematsu dagoenean erretilu batera atera. Perrexil xehatua bota par-par, gainetik.
Ur-bainua da nahaski bat egiteko modu hoberena, krematsu gera dadin. Saiatu eta ohartuko zara nola gelditzen den, zaporea ere bikain. Edozein nahaski egiten ari garenean, azkenean gurin pixka bat edo esnegain likido pixka bat gehitzen badugu, goxoago gelditzen da, leunago Marilynen sedazko galtzerdiak baino.
synergistic
football style shirt @ 2016-11-01 04:30:55