Osagaiak
Errezeta
Kazola zabal batean, gurinean jarriko ditugu porrua, baratxuria eta tipulina potxatzen, su eztian. Barazkiak ongi izerditu direnean erantsiko dugu onddoa. Biraka erabili, gatza eman eta salda edo ura isuriko dugu ondoren. 25 bat minutuan edukiko dugu guztia egosten. Epe horren ostean, irabiagailu baten besoa sartuko dugu kazolan, eta indar betean eragingo diogu. Esnegain irakina eta gurin freskoa, puska bat, erantsi eta gatz-puntua zuzenduko dugu ondoren. Indar betean joko dugu guztia berriro eta katilutan edo, zuzenean, zopa-ontzi batean zerbitzatuko dugu zopa.
Zopa honen hornidura oso ona da zopa urdaiazpiko iberiarreko xafla finen edo onddo xafla gordinen gainean isurtzea.