PERRETXIKO NAHASKIA

Osagaiak

  • Perretxiko salteatuen errezeta bat
  • Oliba olio pittin bat
  • 8 arrautza
  • Gatza
  • Perrexil xehatua

Errezeta


Perretxikoak berotzen jarri kazola edo zartagin batean, kontuz, itsats ez daitezen. Arrautzak irabiatu eta perretxikoekin sutan dugun zartaginera bota, eta etengabe eragin koilara batekin. Gatzez zer moduz dagoen ikusteko probatu, eta krematsua dagoenean atera erretilu batera. Perrexil xehatua parparreatu.

Nahaski bat egiteko modurik egokiena ur-bainua da, horrela gelditzen baita benetan krematsua. Saiatu hala egiten, testura eta zapore bikain hori nolakoa den dastatzeko. Edozein nahaski, azkenean gurin eta esnegain harrotu pixka bat gehituz gero, gozo eta leun-leuna gelditzen da, Marilynen sedazko galtzerdien parekoa.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?