Osagaiak
Errezeta
Kazola batean su bizian jarri olioa. Perretxikoak eta gatz pixka bat gehitu eta pixkana egiten utzi, etengabe bueltak emanez, pixka bat txigortzen hasten direla ikusi arte. Sutatik atera baino minutu batzuk lehenago, baratxuri xehatua gehitu eta gatz puntua zuzendu. Mahairatzean, perrexila parparreatu.
Ziza hau oso fin eta usaintsua bada ere, batzuek ez dute baratxuririk erabiltzen. Gustu kontua da.