PERRETXIKOEN GARBIKETA

Osagaiak

  • Uretan bustitako zapia

Errezeta


Perretxikoa (udaberriko ziza zuria) oso ziza klase estimatua eta garestia da. Horregatik, txukun-txukun eta kontu handiz garbitu behar dira halakoak. Ez dira sekula uretan sartu behar garbitzeko. Labana txiki txorrotx batez kendu zurtoineko lurra edo hondarra, mami gehiegi kendu gabe. Uretan bustitako zapi batez garbitu, harik eta itsatsitako zikinkeria gehiena kendu arte. Labana mutur zorrotz batez hosto txiki edo adaxka itsatsi guztiak kendu, eta ustelduta edo har edo animaliek jandako alde guztiak moztu.

Hortik aurrera, perretxikoak erabiltzeko errezetetan emandako jarraibideei kasu egin.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?