PIKU SALTEATUAK ESNEGAIN IZOZKIAREKIN

Osagaiak

  • 20 piku txiki eta heldu, zurtoin gogorra kendua
  • 4 koilarakada azukre beltz
  • 2 koilarakada gurin
  • Tanta batzuk limoi zuku
  • Esnegain izozkia

Errezeta


Padera zabal batean jarriko dugu azukrea, su eztian karamelu bihur dadin. Gorritu egin behar du, erre gabe. Une horretan erantsiko dugu gurina; sua biziagotu eta fruta gaineratuko dugu ondoren. Salteatu egingo dugu fruta, bira eta bira, melatu eta azal mehe distiratsu batez hornitu dela ikusi arte. 30 segundo beharko ditugu horretarako, su bizian. Tanta batzuk zuku erantsiko ditugu, paderatik atera aurretik. Hainbat plateretan banatuko ditugu pikuak, eta esnegain izozkia ipiniko dugu haietan, bola bana. Urte egingo da izozkia, saltsa baten moduan. Bitan zatiturik salteatuko ditugu pikuak, ederrak badira.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?