Osagaiak
Errezeta
Xomorrorik eta txortenik gabe egongo dira pikuak. Beharra izanez gero, uretan pasatuko ditugu bizkor, eta zatar batez lehortuko ditugu ondoren leunki. Zuritu ere egin ditzakegu, baina lan gaitza da hori. Nahi bezala joka ezazue, bada. Oso hotz zerbitzatuko ditugu, lautan edo bitan zatituak eta goporretan antolatuak, chantilly kremarekin batean. Pattarra gogoko izanez gero, tanta batzuk erantsi ahal izango dizkiegu pikuei gorderik edukitzen ditugun alkohol horietako batetik, kremarekin jan aurretik.