PIPERMORRO ERREAK ENTSALADAN

Osagaiak

  • 15 pipermorro erre, azal eta hazia kenduta, katilu batean jarririk beren zukuarekin
  • Oliba olio birjina, 5 koilarakada
  • Koilarakada bat sagardo-ozpin
  • Gatz zimiko bat
  • Perrexil hosto batzuk, edo hobe albahaka freskoarenak, zerrenda mehetan
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Jarri piperrak katilu batean. Belar zerrendak gainetik bota, dela albahaka dela perrexila, edo biak, zergatik ez?, eta beste katilu batean olioa, ozpina eta gatzarekin egindako ozpin-saltsa bota gainera. Pixka batean freskatzen eduki hozkailuan, eta mahaira.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?