PORRUSALDA KUIAREKIN

Osagaiak

  • Porruak, kg erdia
  • Azenario bat
  • Kuia puska bat
  • 5 patata eder
  • Litro bat ur
  • Haragi-salda pastilla bat
  • 3 koilarakada oliba olio birjina
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Zuritu eta mehe zatituko ditugu porruak, azenarioak eta kuia. zuritu eta gero, garbitu eta xerra mehetan zatituko ditugu patatak. Barazki hauek guztiak kazola zabal batean ipini eta su eztian jarriko ditugu, oliba olioa eta gatz pixka bat erantsi eta gero. 15 minuturen buruan, barazkiek kolorerik bat ere hartu ez dutela, erantsiko ditugu ura eta salda pastilla. Beste 20 minutuan edukiko dugu egosten guztia, su eztian eta eltzea estalita. Bukaeran, gatz puntua neurtu, behar badu zuzendu eta zerbitzatzeko prest edukiko dugu eltzea.

Zerbitzatu aurretik, ogi lehor edo zopako ogi xerra batzuk erantsi ahal izango ditugu, nahi izanez gero, porrusalda pittin bat loditzearren.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?