SAGAR ETA ERROMERO KONPOTA

Osagaiak

  • 8 sagar, zurituak eta dado handietan zatituak
  • 8 koilarakada azukre
  • Gurina, puska handi bat
  • Erromero adaxka bat
  • Limoi baten zukua

Errezeta


Gurina kazola zabal batean ipini, eta utziko dugu urtzen, hurraren antzeko kolorea hartu arte. Une horretan azukrea erantsi eta utziko dugu karamelu bihur dadin, minutu batzuetan, baina erre gabe betiere. Sagarra eta erromero adaxka erantsiko ditugu ondoren, eta egiten utziko dugu guztia, oso su eztian. Bere zukua aterako du sagarrak, eta egosten joango da pixkana-pixkana. Behar izanez gero estali eta ezti-ezti utziko dugu egiten, 25 bat minutuan. Horren ostean, erromero adaxka atera, kazola sutatik baztertu, eta erantsiko dugu limoi zukua. Epeltzen utzi eta sagar, jogurt edo bainilazko izozkiarekin jango dugu, izugarri ona gelditzen baita horrela.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?