SAGAR KONPOTA

Osagaiak

  • 9 sagar golden, edo hobe, errege-sagar (Errezilgoak)
  • Dezilitro bat ur
  • Bainila leka bat, irekia eta aletua
  • Limoi baten zukua

Errezeta


Sagarrak zuritu eta puska ez berdinetan zatitu, baina bihotza baztertu. Fruta zurituaren puska guztiak kazola handi batean sartuko ditugu, bainila lekarekin, bainila barreneko aleekin eta urarekin batera. Estali eta su motelean berotu dadila, borborka hasten den arte. Handik aurrera 20 bat minutu kontatu. Sutatik baztertu eta limoi zukua gehituko dugu. Hozten utzi behar da azkenik.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?