SAGAR TARTA MAHASPASEKIN

Osagaiak

  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza
  • 6 sagar, zurituak, dadotan moztuak
  • Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan)
  • Zurrusta bat Calvados (edo horrelako beste pattar bat: rona, cognac, armagnac...
  • Gurin puska eder bat
  • Koilarakada bat azukre
  • Bainila leka bat, irekia eta aletua
  • Almendra orea:
  • 55 g irin
  • 55 g azukre
  • 45 g almendra hauts
  • 45 g gurin bigun

Errezeta


Azukrea, zartagin batean su eztian, karamelu bihurtu dadila eta kolore horixka-gorrixka hartzen duenean gurina gehitu, azukre beroarekin bat egin dezan. Orduan agudo erantsi sagar dadoak eta bainila leka irekia eta bere aleak, uneoro zartaginari eragiteari utzi gabe. 10 bat minutu pasatuta horrela, alkohola gehitu, su har dezan utzi eta bertara irauli mahaspasak, sagar salteatuen zaporea har dezan denak. Sutatik baztertu padera eta dena katilu batean sartu. Hozten denean, bainila leka kendu, beste zerbaitetarako behar badugu ere, eta egin dugun nahastura labean berotutako tarta-oinarri batean jarriko dugu, koilararen sabelaldearekin hedatuz.

Bizkitartean almendra orea prestatuko dugu...Irinarekin azukrea eta almendra txikituak nahasi eta, azkenean, gurin biguna gehitu, baina erne, bigun, ez urtua. Behatz-mamiekin nahasi hondartzako harea finaren itxura hartu arte. Harea horrekin moldearen hondoan jarritako sagar eta pasak estali eta labean edukiko dugu tarta, 190 graduan, 30 bat minutuz, tartaren gainaldea gorritzen den arte, kolore polita izan arte. Behin hoztutakoan, parparrean bota azukre hautsa gainetik eta izozki oso krematsu batekin batera zerbitzatu.



Iruzkinak

bSNeo6 http://www.FyLitCl7Pf7kjQdDUOLQOuaxTXbj5iNG.com

AgdvnnzZLiRTod @ 2015-08-12 09:28:47

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?