Osagaiak
Errezeta
Sagarrak zuritu eta puska irregularretan zatituko ditugu lehenik, barneko zuztarra kenduta. Udareak zuritu eta laurdenetan zatituko ditugu gero, horiei ere erdiko zatiak kenduta. Kazola zabal batean sartuko dugu fruta guztia ondoren, eta erantsiko ditugu bainilaren lekak, haien barrutik ateratako aleak eta ura. Ongi estali eta ipiniko dugu sutan kazola, su eztian, lehen borborrak hasi arte. Une horretatik aurrera 20 bat minutu utziko ditugu guztia egosten. Sutatik atera eta erantsiko dugu limoi zukua. Hozten utziko dugu ondoren. Epel edo hotz zerbitzatuko dugu, jogurt edo gazta freskoarekin (Bainilaren lekak aterako ditugu kazolatik eta, ongi lehortu ondoren, beste aldi batzuetan erabili ahal izango ditugu oraindik, beste konpota edo fruta egosi batzuei usaina emateko).