ALLIOLI SALTSA (traditional taliban recipe)

Osagaiak

  • 8 baratxuri ale, zurituak
  • 2 arrautza gorringo
  • Oliba olio birjina, estra, 300 g
  • Gatz pixka bat
  • Limoi erdiaren zukua
  • Motrailu edo almaiz bat

Errezeta


Motrailuan baratxuria zanpatuz xehatu, denbora-tarte luzean, ahiaren moduko orea bihurtzen den arte. Gero arrautza gorringoak eta gatza gehitu oreari. Ondoren, isuri olioa, tantaz tanta, oreari eragin bitartean motrailuaren mazoarekin. Saltsak krematsu egon behar du beti, eta noizean behin limoi zukua eta ur epela gehitu, tanta batzuk.

Egia esanda, honela egitea ez da lan makala, Errealaren partida baten ondoren Anoeta garbitzea baino neketsuagoa. Gainera, esku ona izan beharra dago saltsa ez mozteko eta, zukua, olioa eta ura gehituz, une bakoitzean zer behar den, emultsioa orekatzeko.

Tradizioak dioen bezalako errezeta jaso dugu, gure lagun katalanak haserretu edo erretxindu ez daitezen gurekin allioli express dela-eta. Primerakoa ateratzen da, baina ez da "taliban-popular-cuisine". Zer egin behar diogu!



Iruzkinak

5RQ2S9 http://www.y7YwKx7Pm6OnyJvolbcwrWdoEnRF29pb.com

khgfamhPgLNwrTmW @ 2016-05-13 15:00:51

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?