ALLIOLI SALTSA express

Osagaiak

  • Arrautza gorringo bat
  • 350 g ekilore olio
  • Baratxuri ale bat, gordinik eta zurituta
  • 10 koilarakada ur bero
  • 10 koilarakada esnegain likido
  • Gatza

Errezeta


Irabiagailuaren ontzian arrautza gorringoa jarriko dugu, eta baita ur beroa eta baratxuri ale ere. Indar bete-betean egin dezala lan irabiagailuak, krema fina lortu arte, eta olioa pixkanaka-pixkanaka gehituko dugu emultsio bihurtzen den arte. Behar duen gatz puntua eman eta esnegain likidoa erantsi. Oso saltsa fina izan behar du, ez oso lodia. Horixe da gakoa, ez dadila izan maionesa bezain lodi eta trinkoa.

Saltsa hau aberasteko, jostagarriago izateko, tomate freskoa edo pepinoa hartu, dadotan moztu eta saltsari gehitu, eta baita perrexil ugari edo tipulin txikitua ere.



Iruzkinak

Ez da ulertzen

? @ 2024-02-21 09:22:16

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?