GAZTA SALTSA

Osagaiak

  • Tipulin bat, pikatua
  • Baratxuri ale bat, pikatua
  • Litro laurdena esnegain
  • Cabrales edo Roquefort gazta, mutur bat
  • Camembert gazta erdia
  • Gurina, mutur bat
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

Errezeta


Kazola batean ipiniko dugu gurina berotzen eta hartan eztituko ditugu, gatz pikor batzuekin, tipulatxa eta baratxuria. Xamur gelditu arte edukiko ditugu, kolorerik hartzen utzi gabe, 5 bat minutuan. Haien ostean erantsiko ditugu esnegaina eta gaztak, zati txikitan. Irakiten utziko diogu guztiari, loditzen has dadin, baina gehiegi murriztu gabe, zapore azkarrik izan ez dezan. 5 bat minutuan edukiko dugu horrela guztia. Irabiagailuaren besoa sartuko dugu orduan saltsan; indar betean eragingo diogu makinari, saltsa leun eta mehe gelditu arte. Behar izanez gero, gatz pixka bat eta piperbeltz eho berria erantsiko diogu. Egokia da saltsa hau haragi xerren eta haragi errearen lagungarri gisa, eta primerakoa gelditzen da pasta hartan murgiltzen badugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?