Osagaiak
Errezeta
Sutan jarri eta kazolan ipiniko ditugu tipula eta piperra, gatza eta olio pittin batekin. Potxatzen utziko dugu ondoren guztia, su ezti-eztian, barazkiak xamur karamelatzen hasi direla sumatu arte. Ordubete inguru edukiko dugu horrela. Xukatu egingo ditugu barazkiak.
Ongi garbituko ditugu antxoak, burua, tripak eta erdiko hezurra kendurik. Isatsetik loturik utziko ditugu bi xerrak. Arrain saltzaileak egin dezake lan hau. Gatza emango diegu antxoei.
Barazkiak potxatu ditugun kazola berean, haien parte bat ipiniko dugu hondoan eta antxoa geruza bat zabalduko dugu gero haren gainean, kazolaren zabalera guztia hartuz. Horrela jokatuko dugu ondoren, gainekoa barazki-geruza dugula. Ozpina erantsi eta, kazola estalita, 5 minutuan edukiko dugu guztia berotzen, su ezti-eztian.
Sutatik atera eta 2 minutuan edukiko dugu guztia pausatzen, estalita betiere. Berehala zerbitzatuko ditugu antxoak. Perrexil xehatua hautseztatu ahal izango dugu, nahi izanez gero, gainetik.