Osagaiak
Errezeta
Gopor batean edo irabiagailuaren ontzian, arrautza gorringo guztiak ipiniko ditugu, gatz pixar bat eta xorta bat ozpinekin batean. Irabiagailuari utzi gabe, hari mehean erantsiko dugu oliba olioa, saltsa loditu eta krematsu bihurtzeko kopuruan. Perrexil pikatua, kornixonak eta kaparrak erantsiko ditugu orduan. Behar izanez gero, gatz gehixeago emango dugu, eta tentsio apalekoak bagara oparo erantsiko dugu piperbeltza, aletan, muxugorri gelditzeko. Hoztu eta mahairako prest izango da saltsa.
Saltsa hau haragiekin (oilasko errea, oilasko frijitua, txerri mutur egosiak) eta arrainekin jan daiteke, nahi denarekin egia esanda. Seguruena harriak ere goxo egongo lirateke saltsa honekin.