MOJO BERDEA

Osagaiak

  • Eskutada eder bat perrexil
  • Eskutada eder bat martorri
  • Zorrotada bat ardo ozpin
  • 4 baratxuri ale, zurituak
  • Aguakate heldu-heldua, zuritua eta hezurrik gabe
  • Limoi ur pixka bat
  • Oliba olio birjina, zorrotada bat

Errezeta


Osagai guztiak sartu irabiagailuaren ontzian eta indar betean nahas daitezela, saltsa ongi krematsua sortu arte. Gatza eman eta iragazkitik pasarazi. Gatz-pipertu eta horrekin patata egosi batzuk jarri, edo barazki gordinak (azenario zoztorrak, porrua, tipulina, apioa eta abar).
(Saltsa meheagoa gustatuz gero, irabiatzean ur pixka bat edo barazki salda pixka bat gehitu).



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?