Osagaiak
Errezeta
Irabiagailu baten ontzian ozpina, limoi ura, gatza eta piperbeltza jarri eta indar bete-betean nahasiko dugu. Eman ditzala bueltak segundo batzuetan, estalkia kendu eta fruitu lehorrak gehitu, eta berriz irabiatu segundo batzuez. Estalkia berriz kendu eta orduan olioak gehituko ditugu. Beste buelta batzuk eta kitto. Ozpin-olioa kristalezko botiletan sartu eta prest ditugu entsalada bat maneatu behar dugun bakoitzean erabiltzeko.
Intxaur edo hur olio ona lortzen badugu, horixe erabil genezake kakahuete edo ekilore olioaren ordez. Askoz hobea aterako da ozpin-olioa. Ozpin-olio mota hau bikaina da eskarola maneatzeko, batik bat hirugihar puska txigortu batzuk gehitzen badizkiogu entsaladari.