OZPIN-OLIOA JOGURTAREKIN

Osagaiak

  • Ozpin-olioa limoiarekin, 6 koilarakada
  • 6 koilarakada jogurt natural
  • Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria

Errezeta


Gopor batean gatza, piperbeltza eta jogurta jarriko ditugu. Nahasi egingo dugu, dena urtu dadin. Orduan limoiarekiko ozpin-olioa gehituko dugu, metalezko hagaxka batzuen laguntzaz nahasiko dugu. Ozpin-olioa dastatu, gatzik edo piperbeltzik behar ote duen begiratu. Gustuaren arabera.

Ozpin-olio hau kantitate txikian egin beharra dago, ez delako ongi kontserbatzen jogurta ozpinarekin eta olioarekin nahasita. Hobe da behar duguna prestatzea, doi-doi, eta dena gastatzea. Proportzioa hauxe: koilarakada bat ozpin-olio (aldez aurretik prestatua izan dezakegu) jogurt natural bakoitzeko. Nahasi, gatz-pipertu eta kitto.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?