PERREXIL PESTOA

Osagaiak

  • Eskukada oparo bat perrexil-hosto fresko
  • 6 baratxuri ale, zurituak
  • Limoi baten zukua
  • Litro laurdena oliba olio birjina
  • Idiazabalgo gazta ondua, puska txiki bat
  • Eskukada bat hur edo arbendol txigortu
  • Gatza

Errezeta


Ur ugaritan garbituko ditugu perrexil hostoak, tanta batzuk ehe edo ozpinekin. Xukatu eta ongi lehortuko ditugu ondoren. Zurtoinak moztu eta hostoak baino ez ditugu erabiliko pestorako.

Irabiagailuaren ontzian sartuko ditugu hostoak gazta, baratxuri, hur edo arbendol eta zukuarekin batean. Indar betean eragin, gatza erantsi eta, maionesa baten moduan, hari mehe bat oliba olio erantsiko dugu pixkana-pixkana saltsa lodituz joan dadin. Bukatu aurretik zuzenduko dugu gatz eta limoi-puntua, eta gatz eta limoi gehiago emango dugu behar izanez gero. Berehala erabiliko dugu pestoa, eta hozkailuan gordekoa dugu soberan gelditu zaiguna, irmo itxitako pote batean. Koilara batez nahasiko dugu berriro erabili aurretik, egoki batzeko.

Motrailuan ere egin genezake saltsa hau, baina korapilatsuagoa da bidea.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?