PIPER BERDEEN SALTSA

Osagaiak

  • Tipula bat, zerrendatan moztua
  • Haragi salda kontzentratua, mutur bat
  • 6 piper berde garbi, zerrendatan moztuak
  • Albahaka hosto handi bat
  • 2 baso bete ur
  • Oliba olioa
  • Esnegaina
  • Gatza

Errezeta


Tipula, zerrendatan moztua, piperrak eta olioa ipiniko ditugu kazola batean, gatz pixka batekin. Su ertainean jarri eta gozatzen utziko ditugu barazkiak, kolorerik hartu gabe, ez mikazteko. 25 minuturen ostean erantsiko dugu haragi saldarako pastilla, mutur bat baino ez, eta biraka nahasiko dugu barazkiekin. Esnegaina eta ura gaineratuko ditugu ondoren: 10 bat minutuan edukiko dugu guztia su eztian irakiten. Gatza eman, albahaka hostoa erantsi eta mehe-mehe xehatuko dugu saltsa, iragazki fin batetik igarota. Gatz-puntua zuzenduko dugu berriro.

Garrantzitsua da piper-berdea ez gorritzea, potxatu egin behar du, saltsak piper berde gordinaren zaporea izan dezan, baina mikaztu gabe. Saltsa hau edozein arrain salteaturen lagungarri izan daiteke: hegaluzea, atuna, ongi txigorturiko xapo solomoak



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?