Osagaiak
Errezeta
Bi eratan egin daiteke saltsa hau. Maria bainuan edo bero-termostatoaz hornituriko irabiagailuan. Lehenengo aukera azalduko dugu. Norberak frogatu beharko du irabiagailua, makinak eskaintzen dizkion aukeretara moldatuz.
Maria bainuan jarriko dugu gopor bat. Horretarako, ura kazola batean egosten jarri eta irakiten hasi orduko aterako dugu sutatik. Goporra egoki sartuko da kazolan. Arrautza gorringoak, ura, limoia, gatza eta piperbeltza erantsi eta bizkor joko ditugu hagaxka batzuez gai guztiak, harrotzen eta loditzen has daitezen. Une horretan hasiko gara gurin hotza, dadotan moztua, eransten. Jotzeari utzi gabe, gero eta lodiagoa izango saltsa. Kolore horia hartu duela sumatu orduko, sutatik atera eta estragoi fresko pixka bat erantsiko dugu, xehaturik. Saltsa holandesaren berezko belar lagungarria da estragoia. Plantxan edo parrillan erretako arrain eta haragiekin bidera daiteke saltsa holandesa.