Osagaiak
Errezeta
Arrandegian ongi garbia eman diezagutela berdela, barrenak, burua, alde banatako hexurrak eta buztana kenduta. Berdelak txikiak badira, bi puskatan jarriko ditugu, eta ertainak badira lautan.
Zartaginean oliba olioa jarri, bi behatzeko sakonera gutxi gorabehera. Su motelean utzi, baratxuriekin batean, olioak usaina har dezan, baina baratxuriak erre gabe. Minutu bakar batzuen buruan baratxuriak atera eta sua bizituko dugu. Orduantxe sartuko dugu zartaginean aurretik gatz emanda eta irineztatua dagoen arraina, eta minutu batez frijituko dugu alde bakoitzetik. Bizpahiru txandatan frijituko dugu arraina, olioaren tenperaturak behera egin ez dezan.
Ongi xukatutakoan zerbitzatuko dugu berdela, gorriturik eta txigorturik.