Osagaiak
Errezeta
Nahasi egingo ditugu ozpina, ura eta gatza, marinada prestatzeko. Sardinak garbituko ditugu ondoren, burua eta tripak kendurik (arrain-saltzaileari eskatu ahal izango diogu egiteko). Uretan garbitu eta lehortu egingo ditugu ondoren. Osorik sartuko ditugu ondoren marinadan. Bizpahiru orduan edukiko ditugu giroko tenperaturan, arrainaren tamainaren arabera, eta beste 5 orduan hozkailuaren barruan.
Epe horren ostean, xukatu eta kontu handiz kenduko diegu hezurra (eskuz, xerretatik tira eginez, edo labana zorrotz batez, hautsiko direla sumatzen badugu). Erretilu batean zabalduko ditugu xerra guztiak. Oliotan bustiko ditugu ondoren, egoki kontserbatzeko. Ongi tapaturik, astebete iraungo dute gutxienez hozkailuan.