ARKUME AZTALA SALTSAN

Osagaiak

  • 8 arkume aztal, garbiak eta hezurrarekin
  • 30 baratxuri, zuritu gabe
  • Porru bat, pikatua
  • Tipulin bat, pikatua
  • Litro erdia ardo beltz
  • Oliba olioa
  • Ura
  • Gatza

Errezeta


Gatza eman eta, kazola batean oliba olio xorta bat isuri ondoan, alde guztietatik gorrituko ditugu hartan arkume aztalak. Erne olio-zipriztinekin! Ongi txigortuta utziko ditugu.

Arkume-aztalak atera, koipe soberakina erretiratu eta baratxuriak, porrua eta tipulina jarriko ditugu kazolan. Barazkiak ongi potxatu eta berriro sartuko ditugu arkume aztal gorrituak. Irauli batzuk eman eta ardoa isuriko dugu ondoren. Urritzen utziko dugu guztiz. Ur beroaz estaliko dugu hurren guztia, 3 hatz gainetik. Gatz pixka bat eman eta kazola estalia utziko dugu guztia egosten hiru orduz, erdi irakinean. Kazola ez da ur eskas geldituko gaiak estaliko ditu beti eta lurrindu ahala berritu beharko da.

Xamur daudelarik, kazolatik aterako ditugu arkume aztalak. Egosi diren salda iragaziko dugu ondoren, eta kazola garbi batean jarriko dugu ezti-ezti irakiten, lodituz joan dadin. Epeltzen utziko ditugu ondoren arkume aztalak, kontu handiz, hauts ez daitezen. Arkume aztalak hezurrik gabe maneatu behar baditugu, osorik utziko ditugu, koipe pixka bat baino ez diegu kenduko. Beren zukuan sartuko ditugu ondoren arkume aztalak, gelatina aska dezaten eta saltsa lodituz joan dadin. Gatz-puntua neurtu eta zuzenduko dugu gero.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?