TRUFA BELTZA NOLA GARBITU

Osagaiak

  • ile leuneko eskuila
  • zatar bat
  • ura

Errezeta


Trufa beltza edo boilur beltza garbitzeko ile leuneko eskuila eta zatar bat beharko ditugu. Boilurrak atzeman berriak badira, lohi, harri eta hosto geruza lodi batean bildurik egongo dira. Erne, ez ditzagun basoko hondarrak boilur beltzaren prezioan ordaindu. Iturriko ur hari mehe baten azpian jarri eta eskuilaren laguntzaz garbituko ditugu boilurrak, berezko duen azal beltz zimurra agertu arte. Zatar batez garbitu ondoan, errezetan agindu bezala erabiliko dugu.

Berehala kontsumitu behar ez badugu, hobe dugu saski batean edo hozkailuko kaxa batean uztea, garbitu gabe. Maneatuko dugun unean garbituko dugu.

Eskuilaz garbitu eta gero, arrautzen eta arrozaren artean eduki ahal izango ditugu. Gordinik mehe xerratuak eta jaki ezin hobea dira entsalada baten hostoen, patata egosien, arroz krematsu baten edo arrautza frijitu batzuen gainean.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?