TRUFA BELTZA NOLA GORDE

Osagaiak

  • Arroza edo arrautzak

Errezeta


Aberatsentzako oharra da hau segur aski. Zeren, boilurrak gordetzeko premia duenak bero-bero baititu, ziur, sakela eta diru-zorroa. Hortaz, beldur naiz jende gehiago baliatuko dela “ogitarteko begetalaren errezeta” aholku honetaz baino. Baina tira…

Neguko boilurrak dituenak ez ditzala galdu. Gordetzeko bi modu hoberenak hauek dira: arrautzen artean edo arroza duen ontzi hermetiko baten barrenean. Arrautzen artean, hozkailuan, arrautzak, itxuraz ematen ez badu ere, oso porotsuak direlako eta trufa beltzaren lurrina xurgatzen dutelako. Gero, arrautza horiekin tortilla bat edo boilurrekin batera arrautza-nahaski bat egiten baduzu, zaporea hagitzez hobea da. Eta arroz-aleen artean, arrazoi beragatik. Arroz aleek oso erraz hartzen dute lurrina eta gero, arroz krematsu bat egiten denean, askoz goxoagoa egoten da.

Bada jendea nahiago duena boilurrak oliba oliotan sartu, baina gu ez gara horren aldekoak. Olioa, egia da, zoragarri gelditzen da, baina trufa beltza biguntzen eta bere ehundura eta zaporea galtzen hasten da.

Nolanahi ere, zenbat eta lehenago jan boilurrak, gero eta goxoagoak. Arrautzen artean aski da ordu batzuekin, eta arrozean gehiago iraunen dute, gehien bat arroz aleek giro lehorra sortzen dutelako, boilurra iraulka gustura egoteko giroa. Arrozean sartua bizpahiru egunez gorde litezke.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?