TRUFA BELTZEN NAHASKIA

Osagaiak

  • 2 arrautza, joak + gorringo bat
  • Gurina, mutur bat
  • Neguko boilur edo trufa beltz bat, garbi eta zerrenda mehetan moztua
  • Gatza
  • Gurin freskoa, mutur bat

Errezeta


Eltze giderdun bat su eztian jarri eta gurina erantsiko dugu ondoren. Koipea apartzen hasi orduko erantsiko dugu boilurra, zerrenda mehetan moztua. Biraka erabiliko ditugu boilur puskak, izerditu eta zaporea eman dezaten, baina goritzen utzi gabe, su ezti-eztian. Arrautza joak eta gorringoak erantsiko ditugu ondoren, gatz pixka batekin, eta nahaski bat egingo dugu, krematsu eta oso lerdetsu, ongi mamitua eta loditua. Su gainean egin daiteke, zuzenean, edo maria bainuan. Jaterakoan, gurin freskoa erantsiko digu, mutur bat, eta nahaskian utziko diogu batzen, zurezko zaliari biraka eraginez.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?