ODOLKI NAHASKIA

Osagaiak

  • 2 tipula-odolki, freskoak
  • Oliba olioa, xorta bat
  • 8 arrautza
  • Gatza
  • Perrexil xehatua

Errezeta


Odolkia ireki eta barruko betegarria jasoko dugu. Padera bat su bizian jarri eta xorta bat oliba olioa isuriko dugu. Kea dariola ikusten duguneko irauliko dugu odolkiaren barrua eta, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe jardungo dugu ondoren, odolki-gaia ongi erre eta bero-bero gera dadin. 10 minutuan jardungo dugu horrela. Arrautzak jo eta odolkiarekin nahasiko dugu, sutan betiere, zurezko zaliari etengabe eraginez. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mamitsu ageri denean, erretilu batera aterako dugu nahaskia. Perrexil xehatua hautseztatu ahal izango dugu gainetik.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?