Osagaiak
Errezeta
Orratz edo jostorratz batez ziztatuko ditugu odolkiak, egin bitartean leher ez daitezen. Paderan olio pixar bat isuri eta su bizian jarriko dugu. Hartan ipiniko ditugu odolkiak. Axaletik gorrituko ditugu bi aldeetatik, kontu handiz, leher ez daitezen. Labean sartuko ditugu ondoren, paderan bertan, su-hiltzaileen deiaren beharra ekarriko ligukeen plastikorik ez badute, edo erretilu egoki batean (paderatik iragoko ditugu erretilura. 180º-ko tenperaturan edukiko ditugu 20 minutuan. Patata frijituekin edo uraza eta tipulin entsalada batekin jan ditzakegu.