ODOLKIA PIPERREKIN

Osagaiak

  • 2 tipula-odolki, freskoak
  • Oliba olioa
  • 2 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • 2 pote pikillo piper on
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Errezeta


Potetatik atera eta xukatu egingo ditugu piperrak. Padera batean olio pixarra isuri eta hartan jarriko ditugu baratxuri xerrak gorritzen; erretzen hasi baino lehen erantsiko ditugu piperrak, gatz pixka bat emanda. Su eztian utziko ditugu egiten, bira eta bira, isurtzen duten zukua urritu eta lurrintzen dela ikusi arte. Koipe garbi bat geratuko da, eta piperrak ilunago, mamia askoz konfitatuagoa. 30 minutu emango ditugu lan honetan. Perrexil pikatua hautseztatuko dugu haien gainetik. Odolkiak xerra loditan moztu eta, gaiak itsasten ez diren padera batean, erreko ditugu bi aldeetatik olio pixar batekin, azala kraskatsu gertatu arte. Piper beroekin batera zerbitzatuko ditugu odolki puskak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?