Osagaiak
Errezeta
Urez beteko ditugu tripakiak, hezurra, muturrak eta hankak. Kazola su bizian jarri eta ura irakiten hasi orduko xukatu eta freskatuko ditugu gaiak. Eltzean sartuko ditugu berriro haragia eta hezurra; ur garbiz estali, barazkiak eta pipermina gaineratu eta su eztian edukiko dugu guztia egosten, 4 bat orduan, eltzea tapatuta (presio-eltzea erabiliz gero, ordu bete inguruan edukiko dugu sutan). Epe horren ostean, estalkia altxa eta odolkia eta txorizoa erantsiko ditugu. Beste ordu betez luzatuko dugu egosaldia.
Haragia egosi orduko aterako ditugu barazkiak, hezurra, hankak, odolkia eta txorizoa. Puregailuan xehatuko ditugu barazkiak, tripakiak dauden kazolaren gainean, eta hezurgabetutako haragiak, odolkia eta txorizoa, xerratan moztua, erantsiko ditugu hurren. Gozatzen utziko dugu guztia, su apalean.
Bitartean, ezti frijituko dugu urdaiazpikoa, koiperik gabe. Piperrautsa erantsi, nahasi eta tomate saltsa eta piper txorizeroen mamia gaineratuko ditugu ondoren. Tripakien gainean irauliko dugu paderako gaia. Gatza eman eta irakinaldi arin bat emango diogu eltzeari, gaiak egoki batzeko. 24-28 ordutan edukiko ditugu pausatzen, berriz berotu eta jan aurretik.
Kirol-jantzian jango dugu kazola hau, bukatu eta kilometro batzuk egin beharko baititugu zorro barrua egoki arindu nahi izanez gero.