TXERRI AZPIZUNAK ERRETA

Osagaiak

  • 3 edo 4 txerri azpizun, osoak eta erdi tamainakoak
  • 4 baratxuri ale, osorik
  • Baso erdia ardo zuri
  • Ezkaia, adaxka bat
  • Oliba olioa
  • Baso erdia salda edo ur
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Gatza eman ondoren, labe-kazola zabal batean jarriko ditugu, oliba oliotan, txerri azpizunak gorritzen, su ertainean. Ongi frijituko dira azal-alde guztietatik. Sua eztitu eta baratxuriak, ezkai adaxka eta ardo zuria erantsiko ditugu ondoren. Minutu batzuetan irakiten eduki eta gero isuriko dugu salda edo ura. Kazola labean sartu eta 200º-ko tenperaturan edukiko dugu 10 bat minutuan edo hatzez ukitzean haragiak halako euspena erakusten duenean. Irauli egingo ditugu azpizunak erretze-epe horren erdian. Azpizunak ez dira lehortuko, hala bada ez da haietan hagina sartzerik izango.

Jan aurretik, oliotan frijituriko patatak, dadotan moztuak, edo barrengorri salteatu batzuk erantsi ahal izango ditugu hornidura gisa. Zukuak zapore ona izango du, gatza eman eta limoi zuku tanta batzuk erantsiko dizkiogu, besterik ez.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?