TXERRI ENPANADATXOAK

Osagaiak

  • 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko
  • Tipulin bat, pikatua
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 3 koilarakada oliba olio
  • 600 g txerri haragi, txikitua
  • 15 koilarakada tomate saltsa (gizen askorekin, mamitsua izan dadin)
  • Perrexil xehatua
  • Arrautza joa

Errezeta


Padera batean ipiniko ditugu olioa, baratxuri aleak, gatz pixka bat eta tipulina, eta oso su eztitan jarriko dugu guztia. Astiro-astiro egiten utziko ditugu barazkiak 20 bat minutuan. Haien ostean, sua bizitu eta erantsiko diogu haragi pikatua, eta guztia egiten utziko dugu 20 bat minutuan, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe, haragia trinkotu gabe eta solte gera dadin. Gatza eman eta erantsiko diogu tomatea, eta urritzen utziko dugu ondoren, haragia xamurtu eta loditu dadin, baina trinkotu gabe. Orduan erantsiko diogu perrexila. Hozten utziko dugu betegarria.

Mahai gainean luzatuko ditugu enpanadatxoak egiteko disko oreak, eta koilarakada eder bana betegarri ipiniko diegu barnean. Jotako arrautzaz margotuko dugu ertz osoa, eta sardexka baten hortzekin itxi egingo ditugu diskoak, ilargi erdiak balira bezala. Ongi estali eta hozkailuan pausatzen utziko ditugu enpanadatxoak.

Bi gauza egin ditzakegu ondoren. Koipe gutxiago izan dezaten, arrautzaz erabat margotu eta labean erre ditzakegu 200º-ko tenperaturan, 15 bat minutuan, gainazala gorri geratu arte, edo betiko moduan egin ditzakegu bestela, olio bero ugarian frijitu eta ongi xukatu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?