Osagaiak
Errezeta
Oliba olioa kazola zabal batean isuri, eta su ertainean axaletik frijitzen ipiniko ditugu saiheski zatiak, gatza eman ondoan. Utzi egingo diegu alde guztietatik gorri daitezen arte. Horren ostean, sua eztitu eta gainera isuriko ditugu barazki guztiak, eta frijitzen utziko ditugu, erre gabe betiere, 10 bat minutuan. Ardo zuria isuri eta lurrintzen utziko dugu istant batzuk. Orduan erantsiko dugu tomate saltsa, buelta batzuk eman eta isuri egingo dugu ondoren salda edo ura. Su eztian egiten utziko dugu guztia, 50 bat minutu, ongi xamurtu eta saltsa saiheski puskei itsatsi arte, saldatsua ez baitzaigu geratu behar. Hondoa lehor dagoela eta haragia oraindik ez dela egin ikusten badugu, ur gehiago isuriko dugu. Uzkurtu eta hezurretik erraz bereizten denean, orduantxe egongo da haragia egina.
Jan aurretik, patata frijitu lauki batzuk edo txanpinoi salteatuak erantsi ditzakegu saiheskiaren hornigai gisa. Patata purearekin zerbitzatzen badugu bikaina egongo da benetan.