Osagaiak
Errezeta
Txerrikume ez horren gaztea berreskuratzeko trukoa dugu ur izoztuan ordubetez eduki ondoan xukatzea, lehortzea eta erretzea, ondoren adieraziko dugun eran.
Luzeran ireki eta zabalduko dugu txerrikumea, atalak guztiz bereizi gabe, kamioi bat gainetik irago ondoren geratuko zen bezala (irribarre egizu arren).
Labe-erretilu batean jarri, gatz larria oparo eman eta txerri gantza pixar batez igurtziko dugu ondoren. Zurezko ezpal batzuk ipiniko ditugu hondoan, txerrikumea iraultzerakoan hondoak azalari hel ez diezaion. Ura erantsiko dugu ondoren, ezpalen goratasunean baino ez, eta aurrez beroturiko labe batean sartuko dugu. 170º-ko tenperaturan edukiko dugu txerrikumea 90 bat minutuan, saihetsak gorritu eta ukitu orduko kraska egiten dutela sumatu arte.
Irauli egingo dugu ondoren txerrikumea, muturretik oratuta, azala ez urratzeko, eta sardexka batez ziztatuko dugu gorputza eta burua txerrikumeak barruko zuku, ur eta koipea isur ditzan. Horrela jokatuko dugu, azala egoki erre eta kurruskari gera dadin. Gatza emango dugu berriro azalean, gatz fina oraingoan, eta ur gehiago erantsiko dugu erretiluaren hondoan, lehortu dela sumatzen badugu.
Labean edukiko dugu berriro txerrikumea, beste ordu erdi batean eta tenperatura berean. Epe horren ostean, labetik atera eta brotxa batez igurtziko dugu txerrikumea oliba olioz edo gantzaz. Labean sartuko dugu berriro, 220º-ko tenperaturan ordea, eta azala ongi txigortu eta kraskatsu geratu arte edukiko dugu berotasun hartan.
Labearen tenperatura igo delarik, txerrikumearen atalen bat “belarriak, buztana edo hankak“ gehiegitxo erre direla sumatzen badugu, aluminio-paperaz babestuko ditugu atal horiek. Labetik atera bezain laster mahairatuko dugu txerrikumea, azala gorri eta kurruskari, entsalada berdearekin eta patata frijituekin, ardo beltz on ugariren eskutik.
wZ7CLS http://www.FyLitCl7Pf7kjQdDUOLQOuaxTXbj5iNG.com
BrxYkWvuVakqEe @ 2016-01-29 22:16:43Mg7HgB http://www.FyLitCl7Pf7kjQdDUOLQOuaxTXbj5iNG.com
eFEwbRbm @ 2016-08-09 10:56:10transferable
where to buy authentic jerseys @ 2016-11-01 04:46:5763Y834 http://www.FyLitCl7Pf7ojQdDUOLQOuaxTXbj5iNG.com
BBDQqimXZKh @ 2017-01-04 16:41:46