Osagaiak
Errezeta
Zartaginean, koilarakada bat oliotan, su bizian, urdaiazpiko egosiaren dadoak salteatuko ditugu istant batean, baina erre gabe. Agudo katilu batean utzi eta perrexil txikitua gehitu. Arrautzak joko ditugu eta urdaiazpikoa eta perrexila erantsi, gatz ale batzuekin.
Urdaiazpikoa salteatzeko erabili dugun zartagina garbituko dugu, gehientsuenetan urdaiazpiko hondarren bat gelditzen baita. Zartaginaren hondoa garbitu gabe mamitzen badugu tortilla, itsasteko arriskua dago. Zartagina garbitutakoan, su bizi-bizian jarri berriz koilarakada bat olio, eta berehala isuri bertara arrautza joak. Tortilla itxuratu, sobera lehortu gabe. Entsalada batekin, bikain.