Osagaiak
Errezeta
Txipiroiak garbitu eta gorputzetatik bereiziko ditugu garroak eta hegalak. Zati handitan moztuko ditugu ondoren, gorputzak bezala. Barruko luma kenduko diegu aurrez gorputzei.
Kazola zabal batean oliba olioa isuri eta su bizian maneatuko ditugu hartan tipulinak, piper berdeak, kaiena eta baratxuri pikatua, gatz pixar batekin. Egiten utziko dugu guztia, barazkiek barrutik xamurtu, kanpotik tinkotu eta kolore gorrixka hartu arte. 15 bat minutu gutxi gorabehera.
Padera batean koilarakada batzuk oliba olio isuri eta, su bizian jarri ondoren, hartan salteatuko ditugu txipiroi puskak, gatz pixar batekin, txigortu eta gorritu arte. Kontuz: gogortu egingo dira gehiegi txigortzen baditugu. Une horretan erantsiko diegu xorta bat brandy edo armagnac. Une batzuetan biraka erabili eta tipula eginik gorde dugun paderara irauliko ditugu txipiroi puskak. Salteatu egingo ditugu berriro ere txipiroiak, brandy edo armagnacaren garretan bizpahiru alditan edukirik, ongi egin daitezen. Txakolina erantsi eta 2 bat minutuan edukiko dugu guztia su bizian salteatzen. Gatz-puntua zuzendu eta berehala zerbitzatuko ditugu txipiroiak.